Espainiako Kongresuko 31 diputatuk eta Senatuko 13 kidek Parot doktrina izenez ezagunagoa den 197/2006 doktrinaren aurkako manifestua sinatu eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioari bidali diote, doktrinak "legedia penalaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak urratzen" dituelako.
Doktrinak "askatasunaren funtsezko eskubidea" urratzen duela iritzi diote manifestuaren sinatzaileek. Idatzian adierazi dutenez, doktrinak ez du jarraitzen "kartzelak eta legediak bete beharko lituzketen bergizarteratze eta berhezkuntza irizpideak, baizik eta zigor hutsaren edo mendekuaren irizpideak".
Halaber, Espainiako Konstituzio epaitegiak doktrina onartzeak erakusten du ebazpen judizialek irizpide politikoak dituztela atzean, sinatzaileen ustez.
44 sinatzaileak Amaiur, Geroa Bai, EAJ, IU, CiU, ERC, BNG, Equo eta ICV alderdietakoak dira. Ez dago PP edo PSOE alderdietako sinatzailerik.