Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 'Parot doktrina' ezarri dieten 28 euskal presoren babes helegiteak aztertu ditu. Horietatik hiru besterik ez ditu onartu: Jose Ignacio Gaztañaga arrasatearrarena, Juan Mari Igarataundi zestoarrarena eta Jose Mari Perez Txuri zarauztarrarena. Ebazpena jasotzean aske geratu dira.
Konstituzionalak ohar labur baten bidez eman zuen erabakiaren berri atzo arratsaldean. Dioenez, aztertutako 28 kasuetan boto partikularrak izan dira, baina argudioen inguruko azalpenik ez du eman.
Orotara 32 presoren helegiteak aztertu ditu Konstituzionalak; esan bezala, horietatik 28 euskal presoenak ziren.