Britainia Handiak ez du parte hartuko Sirian gerta daitekeen interbentzio militarrean. Hala erabaki du parlamentuak, David Cameron presidenteak aurkeztutako mozioa atzera bota ostean. Mozioa 13 botogatik ez zen onartu.
Alderdi laboristako buru den Ed Milibandek adierazi du Cameronen argumentuak ez direla nahikoak Siriako gobernuaren aurkako erasoa burutzeko. Laboristek hasieratik adierazi zuten interbentzioaren aurkako iritzia, baina azkenean Cameronen alderdi kontserbadoreko hainbat kidek ere bat egin dute laboristekin.
Parlamentuko bozketaren ostean, Cameronek erabakia errespetatuko duela adierazi du. Gehitu du ordea, seguru dagoela abuztuaren 21eko erasoaren atzean Siriako gobernua dagoela. Hala demostratzen omen dute zerbitzu sekretu ingelesek egindako txostenek.
Hurrengo egunetan ezagutuko da Nazio Batuen Erakundearen txostena eta hurrengo astean berriro aztertuko du gaia parlamentu ingelesak.