argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako Parlamentua inguratzeagatik zigortutakoen alde, kalera irtengo dira Donostian
  • 2011n Kataluniako Parlamentua inguratzeagatik zigortutako lagunei elkartasuna adierazteko ekintzak egingo dituzte Donostian. Larunbatean pankartak jarri dituzte hiri osoan eta apirilaren 15ean, asteazkenean, elkarretaratzera deitu dute Boulevarrean, 19:00etan.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 14a
Larunbatean Donostian jarri dituzten pankartetako bat. (Argazkia: @kafetafem).

Espainiako Auzitegi Gorenak martxoaren 17an jarri zien hiru urteko kartzela zigorra Parlamentua inguratu zuten zortzi ekintzaileri. Estatuaren goi erakundeen aurkako delitua egotzita, lehendik emandako absoluzioak indarrik gabe utzi ditu sententziak.

Hogei ekintzailetik zortzi zigortu ditu eta beste hamabi kargurik gabe aske geratuko dira. Parlamentuak onartu behar zituen murrizketen aurka protesta egiten ari ziren Aturem El Parlament-eko mobilizazioan.