argia.eus
INPRIMATU
Parke eolikoa eraikitzearen aurkako plataforma herritarra sortu dute Lesakan: Endara Bizirik
  • Nordex Energy Spain enpresak Lesakako Agiña eta Gardelegi inguruan parke eoliko bat eraikitzeko asmoa du. Lesakako parke eolikoaren kontra Endara Bizirik plataforma sortu dute Auzoberriko bizilagunek.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2020ko ekainaren 10
Endara Bizirik plataforma sortu berriko kideak.

Endara Bizirik plataforma, parke eolikoaren kontra atxikimenduak jasotzen hasi da. Honez gain, Lesakako Udalari eskatu diote "proiektuaren guztiz

kontra posizionatu eta bide administratiboetatik ahal dituen alegaziorik sendoenak egiteko".

Eraiki nahi dituzten hamaika haize-errotek 120 metroko altuera eta hegalen itzuli diametroa 155 metrokoa izanen lituzkete. Tramitatzen hasi berri den proiektua Lesakako Auzoberri auzoaren inguruko kaskoetan hedatzen da: Agiña, Eskolamendi, Azperra (Berreuko Gaina), Illasmendi... Erran.eusen informazio gehiago.

Garaxi Taberna, Endara bizirik plataformako kidea gurekin aritu da solasean.

Lesakako Auzoberri-Agiña aldean hamaika haize-errota jartzeko egitasmoa da eta aurretiko kontsulta izapidera atera du Nafarroako Gobernuak.