argia.eus
INPRIMATU
Parisko Sustraiak-Erroak elkartearentzat Eusko Ikaskuntzaren ENE saria

2011ko urtarrilaren 04a
Sustraiak Erroak

Euskara eta euskal kultura Euskal Herritik kanpo bultzatzen duten elkarteei urtero Eusko Ikaskuntzak ematen dien ENE saria Sustraiak Erroak elkarteari eman diote aurten. Aipatu erakundea 1981ean sortu zen eta boluntarioz osatua dago. Parisko Eskual Etxean du egoitza eta bertan euskara ikastaro, konferentzia, dantza eta antzerki tailerrez gain, Euskal Herrira bisitak antolatzen dituzte. Elkartearen presidente Iñigo Leturiak adierazi zuen saria "haize freskoa duen korronte" bat bezala hartu dutela eta horrek Parisen aurrera egiteko indar ematen diela, oraindik batzuetan harritu egiten baitu jendea euskaragatik interesatuta dagoela ikusteak.