argia.eus
INPRIMATU
Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak
  • Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2016ko ekainaren 24a
Nuit Debout mugimenduak milaka lagun bildu izan ditu Parisko Errepublika plazan eta herrialdeko hiri askotan.

"Borroka sozial eta anbientalen aurkako errepresio polizial eta judizialaren aurrean, manifestazioen debekuaren aurrean, demokraziaren aurkako erasoen aurrean, guk, Nuit Debout Parisek, Global Deboutekin batera, ekainaren 28 asteartean modu iraunkorrean okupatzeko, egun eta gau, Parisko Errepublika plaza, denok elkarrekin, herrixka iraunkor bat osatzea, elkarrekin erresistitzeko, elkarrekin etorkizuneko mundua pentsatzeko, indar egiteko dei egiten dugu". Gutxienez, uztailaren 10era arte irauteko deia egin dute Lan Erreformaren aurka.

"Frantziako Gobernuaren autoritarismotik harago, egungo legeak Europako Batzordeko presioei erantzuten die. Horregatik, askatasunaren alde, europar guztiei borroka honekin bat egiteko deia luzatzen diegu", diote. "Parisen elkar gaitezen, benetan ez gaitezen etxera joan, gorpuztu gaitezen datorren atzeraldia prestatzen ari direnen bortxa politikoaren aurrean".