argia.eus
INPRIMATU
Klima aldaketaren kontzientziaren aitak dio Parisko Hitzarmena “iruzurra” dela
  • NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik biltzen ez dituelakoan.

EƱaut Agirrebengoa Apaolaza @eagirrebeng 2015eko abenduaren 16a
Hansen duela hiru hamarkada hasi zen aldaketa klimatikoaren arazoaz hitz egiten. (Arg: The Guardian)

Hansen duela hiru hamarkada hasi zen klima aldaketaren arazoaz hitz egiten. Hori dela eta, kezka horren aitatzat hartua da, eta The Guardian-ek berak horrela definitu du.

Bere aburuz akordioak ez die aipamen egiten “arazoaren benetako sortzaile” diren erregai fosilei. “Erregai horiek merkeenak diren heinean, haien kontsumoak bere horretan jarraituko du”.

Nazioarteko akordioa eraginkorra izateko uste du berotegi efektua eragiten duten gasak isurtzen dituztenei zergak ezarri beharko litzaizkiekeela. Bere esanetan, hori da isuriak gutxitu eta klima aldaketaren ondoriorik latzenak ekiditeko modu bakarra.