argia.eus
INPRIMATU
Parisko mobilizazioa abenduaren 9ra atzeratu dute Bakearen Artisauek
  • Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 22a

ETAren armagabetzea burutu zuten "Bakearen Artisauek" mobilizazio handia iragarri zuten joan den maiatzean udazkenerako. Zita Parisen jarri zuten abenduaren 16an –Luhusoko operazioaren lehen urtemugan–, baina ondoren azaroaren 25ean finkatu zuten eguna. Helburua Frantziako Gobernua interpelatzea da, bake prozesuan engaiatu dadin eta presoek jasaten duten "salbuespen egoerarekin" amai dezan.

Bakegileek ohar bidez jakinarazi dutenez, azkenik abenduaren 9an izango da mobilizazioa.