argia.eus
INPRIMATU
Parisek ez die erantzun zehatzik eman euskarazko hezkuntzaren arloko kezkei
  • Astelehenean bildu dira Ipar Euskal Herriko ordezkaritza politikoa eta Hezkuntza Nazionaleko Ministerioa. “Ez da promesik izan, baina ezta blokeo egoera bat ere”, laburbildu du Hiriburuko auzapez Alain Iriartek.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 31
Argazkia: saintpierredirube.fr.

Euskarazko murgiltze sistemaren defentsa egitera joan dira Parisera Max Brisson eta Frederique Espagnac senatariak, Vincent Bru diputatua eta Hiriburuko auzapez Alain Iriart –Euskal Elkargoko lehendakaria ere joatekoa zen baina ezin izan du agertu garraio arazoak tarteko–. Hiriburuko Baste Quietako euskara hutsezko esperimentazio proposamenaren gaineko debekua kentzea ere galdegin dute. Debekuak haserrea piztu du Ipar Euskal Herriko euskalgintzan, eta hezkuntza eragileek protesta deitu dute astearterako. Ministerioko ordezkariek eskaerak entzun dituzte, baina ez dute erantzun zehatzik eman, kazeta.eus-ek jakinarazi duenez.

Bilera ordu eta erdiz luzatu dela eta “adeitsua eta teknikoa” izan dela azaldu du Brissonek. Ministeriotik ziurtatu diete murgiltze sistema ez dagoela arriskuan, baina hautetsiek zehaztasun eta berme gehiago eskatu dute. “Zer da marko juridikoaz? Espero dugu Euskararen Erakunde Publikoaren eta Estatuaren arteko partaidetzak jarraitzea baina sakoneko debate bat behar da. Eztabaida ez da hetsirik eta hautetsiei eta parlamentariei dagokie lanarekin aitzina egitea”, esan du Iriartek.