Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren testuinguruan, Trebiñuko hainbat herritarrek enklabeak bizi duen egoera politiko eta administratiboa salatu nahi izan dute. Izan ere Trebiñuarrek Burgosen eman beharko dute bozka datorren larunbateko hauteskundeetan, "ezingo dugu gure aukera politikoaren alde bozka eman".
"Herritarren borondatearen aurka inposatzen zaigun herritartasuna agerian geratuko da beste behin", azaldu dute Trebiñuko auzokideek. Egoera salatzeko hainbat herritarrek Trebiñuko "farolak aktibatu" eta paratxutistak eskegi dituzte bertan. Haien esanetan "datorren azaroaren 10ean egoera honetan mantendu nahi gaituzten paraxutistak gelditu ditzagun eta gure aldarrikapena entzun dezatela: Trebiñu Araba da".