Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak salatu du beraren kontrako estatu kolpea eman nahi dutela. Atzo arratsaldean herrialdeko senatuan Lugoren kontrako karguak aurkeztu zituzten oposizioko kideek. Prozedura horren helburua presidenteari epaiketa politikoa egitea da. Oposizioko indar nagusia egin du Lugok estatu-kolpearen arduradun eta salatu du epaiketa polizikoa abian jartzeko egin duten prozedura herrialdeko konstituzioaren kontrakoa dela.
Hego Amerikako herrialdeek mugimendu horien kontra erreakzionatu dute. UNASURek, Rafael Correa Ekuadorko presidentearen bidez adierazi du ez duela Paraguain beste gobernu bat aitortuko eta Lugoren kontrako prozedura ez dela legezkoa. Hego Amerikako estatuak biltzen dituen erakundeak adierazi du mugak itxiko lituzketela, estatu-kolpea gauzatuz gero.
Fernando Lugo 2008an iritsi zen Paraguaiko gobernura. Bere garaipenak amaiera eman zion 60 urtez herrialdea gobernatu zuen eskuineko Partido Coloradoren nagusitasunari. Paraguaiko historian egon den bigarren ezkerreko presidentea da.
Informazio gehiago:
Fernando Lugok Telesur katean hitz egin zuen bart gauean.