Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak salatu du beraren kontrako estatu kolpea eman nahi dutela. Atzo arratsaldean herrialdeko senatuan Lugoren kontrako karguak aurkeztu zituzten oposizioko kideek. Prozedura horren helburua presidenteari epaiketa politikoa egitea da. Oposizioko indar nagusia egin du Lugok estatu-kolpearen arduradun eta salatu du epaiketa polizikoa abian jartzeko egin duten prozedura herrialdeko konstituzioaren kontrakoa dela.
Hego Amerikako herrialdeek mugimendu horien kontra erreakzionatu dute. UNASURek, Rafael Correa Ekuadorko presidentearen bidez adierazi du ez duela Paraguain beste gobernu bat aitortuko eta Lugoren kontrako prozedura ez dela legezkoa. Hego Amerikako estatuak biltzen dituen erakundeak adierazi du mugak itxiko lituzketela, estatu-kolpea gauzatuz gero.
Fernando Lugo 2008an iritsi zen Paraguaiko gobernura. Bere garaipenak amaiera eman zion 60 urtez herrialdea gobernatu zuen eskuineko Partido Coloradoren nagusitasunari. Paraguaiko historian egon den bigarren ezkerreko presidentea da.
Informazio gehiago:
Fernando Lugok Telesur katean hitz egin zuen bart gauean.
Paraguaiko Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Maria Carmen Villalba eta Lilian Mariana Villalba. 11 urteko bi neska argentinarrak "borrokan hilak" izan ziren. Baina lekukoek eta Argentinako mugimendu sozial anitzek, giza eskubideen aldeko erakundeek eta... [+]
2005ean heldu zen Paraguaitik, lanera, bere bi seme-alabei han unibertsitate ikasketak ordaindu nahirik. Egin zuen lan, irabazi zuen diru, burutu zituzten ikasketak etxeko biek. Bitartean, euskalduna esposatu zuen, gutartu zen... Urrian alargundu zen. Hiru aste gabe itzulia zen... [+]
Marina Cueko lurrak okupatu zituztenen eta poliziaren arteko liskarrek 17 hildako eragin zituzten 2012an; poliziak ziren sei. Fiskaltzak haien heriotzak soilik ikertu ditu.
Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.
Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Hainbesteko garrantzia zergatik ematen dioten jakin nahi?
Claves: Lenguas indígenas: ¿Condenadas a morir? debate-programan hizkuntza indigenei buruz iazko abenduaren 22an eskainitako saioa aurkitu nuen. Interes berezia du guretzat, Paraguai delako lurralde osoan hizkuntza indigena bat ofizialtzat duen... [+]
Paraguain joan den ostiralean Fernando Lugo presidentea kargutik kendu zuten. Lugok berak “estatu kolpe” gisa definitu zuen bere kontrako epaiketa politikoa. Hego Amerikako herrialdeek gaiaren inguruan posizioak hartzen dituzten bitartean, Lugok gobernu paraleloa... [+]
Gauza jakina zen Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak ez zuela erronka makala, Partido Coloradoaren 60 urteko agintaldian loratutako indarren aurka aritzea. Horren adibide zehatz bezain gordin baten berri eman digute Igor Olabarrietak, Jon Sanzek (Komite Internazionalistak) eta... [+]
Zenbait ikerlarik Paraguai Latinoamerikako nazio elebidun bakarra eta munduko bakanetakoa dela baieztatu dute behin baino gehiagotan; “biztanleriaren gehiengoak bi hizkuntza jariotasunez hitz egiten dituela”, alegia. Baina beste aditu batzuek beren buruari galdetu... [+]