argia.eus
INPRIMATU
Papergabeen manifestazioa kargatu du poliziak, Parisen
  • Ehundaka lagunek hartu dituzte Parisko karrikak, papergabeen egoeraren erregulartzea exijitzeko. Prefekturak manifestazioa debekaturik, laster kargatu du poliziak.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 30

Koronabirusari aurre egiteko neurriek gogorki kaltetzen dituzte papergabeak ere eta egoerari aurre egiteko hauen erregulartzea ezinbestekotzat jotzen dute papergabeek zein haien eskubideen alde dabiltzan elkarteek. Demagun, paperik ez ukan arren, asko dira lanean baina lan hitzarmenik gabe, eta konfinamenduarekin inolako diru-iturririk gabe kausitzen dira. Guztien erregulartzea exijitzeko manifestazioa egin dute maiatzaren 30 honetan Parisen, papergabe asko direla lehen lerroan.

Manifestazioa burutzeko prefekturaren debekuaren gainetik pasa eta ehundaka atera dira kalera. Une honetan, manifestariak gogorki kargatzen dabil polizia.

Frantziako Estatuaren immigrazio politikak berrikustea ere eskatzen dute manifestazioaren antolatzaileek. Parisez gain, Frantziako Estatuko beste hainbat herritan ere egin dira protestak papergabeei elkartasunez. Manifestazioan zehar hainbat lagun atxilotu ditu poliziak, tartean seguruenik papergabeak, legediaren aldetik inolako babesik gabe direnak.