argia.eus
INPRIMATU
Pantailak Euskaraz ekimenaren Twitter kontua berreskuratzeko sinadura bilketa abiatu dute
  • Ostegunean Twitterrek baliogabetu egin zuen Pantailak Euskaraz-en profila. Egun batzuk lehenago zibererasoak sufritu zituela salatu zuen elkarteak. Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko taldeak sinadura kanpaina abiatu du "Twitterri eskatzeko adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak errespetatzea".

ARGIA @argia 2022ko urriaren 17a

Pantailak Euskaraz ekimenaren Twitter kontua itxi zuten pasa den ostegunean, bi egun lehenago hackeatua izan ostean. Laugarren egun honetan, Twitterrek ez du eman erabakiaren inguruko azalpenik. Sareetan, babesa jaso du haren gisako eragileen aldetik; Zinemak Euskaraz edota Disney Euskaraz plataformek, adibidez, adierazi dute "ulergaitza" dela gertatutakoa eta Twitterri erabakia "berraztertzeko" eskatu diote. Erasoa era masiboan salatzera dei egin dute. 

Astelehenean ekimenak sinadura bilketa abiatu du Avaaz.org plataforman, Twitter multinazionalari kontua berraktibatzeko eta "adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak errespetatzeko" eskatu diote.