argia.eus
INPRIMATU
Pandemiaren ostean 3.000 pertsona gehiagok jo behar dute Elikagai Bankura Nafarroan
  • Nafarroan 25.000 pertsonak jasotzen dute elikadurarako laguntza. Eskatzaileen joera gorakorra izanen dela azpimarratu dute antolatzialeek.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 29a
Nafarroako Elikagai Bankua. Argazkia: Navarra.es

Nafarroako Elikagaien Bankuak 25.000 lagun ingururi banatzen die janaria gaur-gaurkoz, 8.500 bat familiari. COVID-19aren alarma-egoera ezarri zutenetik, 3.000 pertsona gehiagok eskatu dute laguntza Elikagaien Bankuaren bidez jatekoa eskuratu ahal izateko. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, datozen hilabeteetan eskatzaileen kopuruak gora egingo du.

180 boluntariok egiten dute lan Elikagaien Bankuan, eta 2019an 3.165 tona janari banatu zituzten erakunde laguntzaileen bidez.