argia.eus
INPRIMATU
Pandemiaren bederatzi hilabeteren ondoren langabezia 2015eko datuetara itzuli da Nafarroan
  • 7.439 pertsona gehiago daude lanik gabe Nafarroan. 40.637 langabe daude, 2.752 lanpostu suntsitu dira eta 8.500 pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute enplegu-erregulazioko espedientean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko urtarrilaren 07a

2021 urtearen lehen egunetan, pasa den urte beltzaren langabezia datuak ezagutu ditugu. 7.439 nafar gehiago daude lan bila pasa den urtetik. Igoera beraz %22koa izan da urte batetik bestera. Gaur egun 40.637 langabetu daude Foru Erkidegoan. Lehendabiziko aldiz azken zazpi urteetan, gora egin du, beraz.