argia.eus
INPRIMATU
Pandemiak gailurra jo du Nafarroan: 449 positibo
  • Nafarroako Osasun Departamentuak COVID-19ko 449 infekzio kasu berri atzeman zituen ostegun honetan, osasun sistema publikoan 3.208 PCR proba egin ostean, % 14ko positiboarekin. Iturre beraren arabera, COVID-19k eragindako lau heriotza izan ziren  58, 76, 80 eta 97 urteko gizonak.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 09a
Arg.: EITB

Joan den asteko oso datu txarrak iragan ondoren, aste hasieran foru erkidegoko osasun arduradunak pandemia lautadan sartua zela iragarri zuten eta esperantzaz agertu ziren aste honi begira. Positiboen datuek, aldiz, okertzera egiten dute

Nafarroako osasun-sare integratuak, ospitaleratzeen eta alten balantzea egin ondoren, ostegunean 259 paziente ziren Nafarroako ospitaletan eta horietatik 30 zaintza intentsiboko unitateetan..Iruñerrian ziren positiboen % 58, eta ondoren Tutera ( %17) eta Lizarrako eremuetan ( %4). Gainerako positiboak ( % 21) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Adin-tarteei dagokienez, ostegunean 15-29 urtekoen taldea izan zen nagusi ( %25), eta ondoren, 45-59 urtekoa  ( %22);  30-44 urtekoa ( % 20) eta 15 urtetik beherakoena ( % 11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea ( %13) eta 75 urtetik gorakoena ( %9). Kasu berrien batez besteko adina 41,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, %49 gizonezkoak dira eta %51 emakumezkoak..