argia.eus
INPRIMATU
CEAR-en analisia
Pandemiak eragin larria izan du desberdintasunen, pobreziaren, arrazismoaren eta xenofobiaren handitzean
  • Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izan da eta Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak errefuxiatuek gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duten egoerari buruzko analisia aurkeztu du.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2021eko ekainaren 22a

2020an izapidetutako asilo-eskaeretatik Bizkaian 1.767 formalizatu ziren, Araban 674 eta Gipuzkoan 644. CEAR-Euskadiren bulegoetan eskaeren %41 artatu ziren. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Honduras izan ziren, ordena horretan, nazionalitate eskatzaile nagusiak.

Pandemiaren eraginen ondorioz egon da beherakada eskaeretan: nahitaezko konfinamenduak, nazioarteko mugak ixtea eta mugako kontrolak eta jatorri eta bitarteko hirugarren herrialdeekiko akordioak zorroztea.