983 bertso saio zenbatu ditu guztira Bertsozale Elkarteak 2020an. Aurreko urtean, aldiz, 1.671. Formato berezikoek gora egin dute eta mota horretakoak izan dira 2020an gehien egindako saioak (303). 2019an, aldiz, plaza librekoak (433 saio) eta lagun artekoak (344) ziren gehiengo, baina pandemiak horiek apaldu ditu, 2020ko datuek erakusten dutenez: plaza librekoak 75 baino ez ziren izan eta lagun artekoak 113.
Bertsozale Elkarteak urtero plazaratzen du Bapatean argitalpena eta irakurgai dago jada 2020koa. Bertan jasotzen ditu urteko bertso hautatuak eta baita bertso saioen mugimendua adierazten duten datuak ere. Pandemiak bertso plazetan izan duen eragina islatu dute oraingoek.
Bertso saioak erruz gutxitu dira 2020an eta horrez gain, bertso saio moten joerak aldatu dituzte pandemiaren aurrean hartu diren neurriek. Lurraldeei dagokienez, zazpietan antzeko beherakada izan dute saioek eta 2020an ere Gipuzkoan egin ziren saio gehien (421), Bizkaian ondoren (216) eta Nafarroaren kopuruetara (107) inguratu zen Araba (98).
Beheko taulan ikus daitezke 2020ko datuak:
Jarraian 2019koak, konparaketak egiteko