argia.eus
INPRIMATU
60 milioi pertsona muturreko pobreziara bidean Munduko Bankuaren esanetan
  • Koronabirusak eragindako krisiak eragin ekonomiko larriak izango dituela ohartarazi du David Malpass Munduko Bankuaren presidenteak. Munduko ekonomiak %5 inguru egingo du behera, Malpassen arabera, eta nabarmen jaitsiko da enplegua eta igoko pobrezia.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 20a
Argazkia: América Latina en Movimiento.

Egunean 1,90 dolar baino gutxiago duten 60 milioi pertsona gehiago izatea posible dela ohartarazi dute Munduko Bankutik. Pandemiari egotzi dio egoera, eta aurreikusi du 2020ko krisi ekonomikoa larria izango dela. Garatze bidean dauden herrialdeen ekonomia zaurgarriagoa dela adierazi du Malpassek eta iragarri du krisiak gogorrago joko dituela herrialde horiek.

Munduko Bankuak jakinarazi du operazioak egin dituela ehun herrialde baino gehiagotan; munduko biztanleriaren %70a baino gehiago bizi da horietan.