Olio mota hori garraioetan erabilitako erregai guztiek dutela salatu dute. Espainiako Estatu osoan zabaldu du mugimendua Ekologistak Martxan plataformak, Twitter traol baten bitartez.
Autoek eta beste ibilgailu batzuek erabiltzen duten erregai motak palma olioa dutela jakinarazi du Ekologistak Martxan konfederazioak. Are, diesel erregaiaren propietateen artean bioerregaiak %7 okupatzen du, eta Espainiako Estatuan bioerregaien hiru laurdena palma olioz egina dago, plataformak argitaratu dituen datu batzuen arabera.
Ekologiko gisa saltzen dituzten erregaiek eragiten dituzten kutsadura eta naturako kalteak salatzeko, Twitter bidez #SiEsPalmaNoEsBio traola erabiltzen hasiak dira ostegunetik aurrera:
El aceite de palma está más presente en tu coche🚗que en tu comida. Y eso causa graves efectos en la deforestación. La UE no tiene prisa y empezará a quitarla en 2023.
Pero la emergencia climática exige descarbonización YA del transporte#SiEsPalmaNoEsBiohttps://t.co/VMwlgJb2hw
— Carlos Sánchez Mato🔻 (@carlossmato) October 17, 2019
Al impacto ambiental de la palma se le une la vulneración de derechos humanos que implica.
Comunidades desplazadas, privadas de sus tierras, explotadas. Y, en los peores casos, asesinatos. #SiEsPalmaNoEsBio pic.twitter.com/PkQ62RX0U1
— Nuria Blázquez (@Nuriablazs) October 17, 2019
Europar Batasunak erregai mota horiei aurre egiteko plana zehaztu zuen, 2030era begira biodiesela ezabatzeko asmoz. Espainiako Estatuko 300 taldetik gora batzen dituen konfederazio ekologistak planaren berehalako aplikazioa eskatu du, esanez beharrezkoa dela “garraioaren ekonomiaren deskarbonizazio prozesua lehenbailehen hastea, klima larrialdiak berehalako erantzunak behar baititu”.