argia.eus
INPRIMATU
Palestinarren “Itzulerako Martxa Handiaren” protestak aurrera darrai, Israelek hiru astean 32 pertsona hil arren
  • Palestinarrak hirugarren ostiralez Gaza eta Israelen arteko mugan elkartu dira, “Itzulerako Martxa Handiaren” baitan. Palestinar bat hil eta gutxienez 200 zauritu dituzte soldadu israeldarrek ostiraleko protestan, SBS News-ek dioenez.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 17a
Palestinarrak harriak jaurtitzen erantzun zioten soldadu israeldarren erasoari (Arg: SBS News)

Israelgo soldaduek gutxienez 32 palestinar hil dituzte martxoaren 30ean Israelen okupazioaren aurkako martxa hasi zenetik. Protestak maiatzaren 15erarte luzatuko dira.

Democracynow atariak palestinarren eskubideen aldeko AEBtako kanpainaren zuzendari Ramah Kudaimirekin hitz egin du, eta esan du AEBk Palestinan burutzen dituen ekintzak eragin zuzena duela palestinarren eskubideengan. AEBk Israeli ematen dion “laguntza militarra” eteteko eskatu du.

Itzulerako Martxa Handia martxoaren 30tik maiatzaren 15era luzatuko den protesta da, zeinetan Gazako 2 milioi biztanletik 1,3 milioik parte hartzen baituten. Parte hartzaileak errefuxiatuak dira, eta 1948an Israelgo estatua sortu zenean bortxaz kendutako etxeetara itzultzeko eskubidea aldarrikatzen dute.

Martxaren hiru asteetako laburpen bideoa: