2024a hastearekin batera, Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioa salatzeko eta Palestinako Erresistentziari elkartasuna adierazteko ekintza egin du gazte talde batek Donostian. Parte Zaharreko Trinitate plazan egin dute ekintza, eta Israelgo, Amerikako Estatu Batuetako eta Espainiako banderak erre dituzte, Palestinakoa eta ikurrina erakusten zituzten bitartean. Plazan bertan suziri andana botaz amaitu dute.
Jarraian, ekintzaren bideoa ikus dezakezue: