argia.eus
INPRIMATU
Israelgo Maccabiren etorrera gaitzetsi dute Gasteizko Buesa Arenan
  • Gasteizko Baskonia eta Israelgo Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeen arteko partida jokatu dute ostegunean. Maccabi "Israelgo aparheidak kirolean duen enbaxadorerik onena dela" salatzeko, hainbat solidariok Palestinako banderak zabaldu, palestinarren aldeko ohiuak egin eta "Palestina Askatu" zioen mosaiko handia osatu dute.

Axier Lopez @axierL 2019ko otsailaren 01
Argazkia: Uhintifada

Uhintifada saioak zabaldu duenez, Baskoniako zuzendaritzak zaleei debekatu die 1,5 metro baino handiagoak ziren pankartak sartzea. Debeku hori dela eta, Indar Baskoniako lagunek mosaikoa egitea erabaki zuten Palestinarekiko elkartasuna ikustarazteko.

Ertzaintzaren jarrerarekin ere kritiko azaldu dira, salatu dutenez Israelen aurkako boikota aldarrikatzeko leloak sartzea ere debekatu diete zaleei.

Asteazkeneko protesta Gasteizen. Argazkia: Hala Bedi

Kalera atera zuten protesta asteazkenean

Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Baskoniaren aurka Gasteizen lehiatu baino egun bat lehenago, dozenaka lagun bildu ziren  Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. BDZ taldearen, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarraren, Indar Baskoniaren eta Iraultza 1921 taldeen artean antolatu zuten elkarretaratzea.

Maccabiren aurkako boiko deialdiari buruz Hala Bedik 2016an bideoa osatu zuen: