argia.eus
INPRIMATU
“Palestinaren autodeterminazioa ez da posible estatu sionista desegin gabe”
  • Liliana Cordova Kaczerginski Bigarren Mundu Gerran biziraundako familia judutar bateko alaba elkarrizketatu du Diagonal egunkariak. IJAN Sare Judutar Antisionista Internazionalaren sortzailea da. Elkarrizketako pasarte batzuk itzuli ditugu:

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 21a
Erabat gaitzesten dugu “inoiz ez gehiago nireentzat bakarrik” eta defendatzen dugu “inoiz ez gehiago” inorentzat. Argazkia: palestinalibre.org

Sionismoa, judaismoa, Israel… nahastuta desegiten diren kontzeptuak dira, agian modu  interesatuan?

Kontzeptu horiek ez dira errazak ulertzeko, hasteko, judutarrek egituratu baitzuten proiektu sionista.  Sionismoa doktrina politikoa da, judaismoa aldiz, erlijio bat, kultura bat,  identitate bat… Doktrina askoren moduan, sionismoak hegemoniko izatea du helburu kolektibo judutarraren barnean. Gainera, behin Israelgo estatua aldarrikatuta,  bertako autoritateak kontzeptuen nahasketa egiten hasiko dira. Adibidez, herri judutarraz hitz egiten dute Israelgo gobernuaz ari direnean. Israeldik kanpoko kolektibo judutarra Israelgoa bertakoa baino askoz handiagoa da eta ez ditu beraien ordezkariak herrialde horretan aukeratzen. Hainbeste jenderen inguruan hitz egiteak, eta berauek antzinako hebrearrekin zuten loturaz inongo oinarri edo froga historikorik gabe hitz egiteak testamentu zaharrera eramango gaitu, proiektu sionistari legitimitate narratiboa emango dion tresnara.  

1960 hamarkadan bidaiatu zenuen Israelera, orduan kontzientziatu zinen okupazioaren errealitatearen inguruan eta sionismoaren aurkako posizioa hartu zenuen. Nolakoa izan zen haustura esperientzia hori?

Ez zen batere erreza izan. Narratiba sionistaren gezurra, “lur bat herri gabe herri bat lurrik gabe” asimilatzea traumatikoa izan zen. Gehiegikeria eta manipulazio baten biktima sentitu nintzen. Haustura soziala saihestezina zen, zorionez ez nuen haustura familiarrik bizi izan. Erotze momentuak izaten dira, erreferentzia berriak eta ikuspegi berriak bilatu bitartean.

Holokaustoa da Israelen zigorgabetasunaren oinarrietako bat. Zuek beste irakurketa bat egiten duzue, duela gutxi argitaratutako testu batean demostratzen duzuen bezala, Gazako blokeoa Varsoviako Ghetoaren altxamenduarekin konparatuz.

Nahiago dut genozidio hitza holokaustoarena baino, ez Holokaustoa izan zena txikitzeko bere paradigman txertatzeko baizik, ijitoen, armeniarren, Amerikako indiarren eta herri palestinarraren genozidio mantsoarekin batera. Judutarren genozidioa ezin da beste genozidioetatik isolatu hezkuntza sionistak edozein modutara izaera berezia eman nahi dio bere krudelkeria ezerekin konpara ez dadin.

Modu honetara mundua eta arabiarrak egiten dira errudun eta gehienbat herri palestinarra, alderatu ezin den krimen horren arduradun bezala. IJANeko partaide bezala, erabat gaitzesten dugu “inoiz ez gehiago nireentzat bakarrik” eta defendatzen dugu “inoiz ez gehiago” inorentzat. Hala ere, nire ustez, gizateriaren krimenik handiena, esklabo afrikarren merkataritza transatlantikoa dela esango nuke. Gehiengoa iritsi aurretik hiltzen zen.

Badauka IJANek Palestinaren inguruko lurraldetasunaren inguruan posizio definiturik: bi estatu, bat israeldarra eta bestea palestinarra, bi naziok osatutako estatuak, estatu bakar bat...?

IJANek, Israelgo estatuaren aurkako zigor eta boikot globalaren mugimenduaren parte izaki, Boikot Palestinarraren Komite Nazionalaren eskaerak babesten ditu: herri palestinarraren autodeterminazio eskubidea eta nazioarteko zuzenbidearen errespetua. Horren harira, Israelek amaiera eman behar dio lurralde arabiarren okupazioari, harresia eraitsi behar du eta giza eskubideak eta palestinar eta judutarren arteko berdintasuna onartu behar du. Bukatzeko bezala errespetatu behar du errefuxiatu palestinarrek beraien etxera etortzeko eskubidea, Nazio Batuen erakundearen 194 erresoluzioak dioen moduan. Perspektiba estatalaren aldetik ez dago ikuspegi orokorrik. Nire ikuspegi pertsonala zera da, Palestinaren autodeterminaziorik ezin dela lortu israeldar estatu sionista desegin gabe.