argia.eus
INPRIMATU
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere
  • Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.

Gedar @GedarLangileKZ 2024ko ekainaren 28a

Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio deialdi berri bat egin du Iruñean (Nafarroa), sanferminetarako. Uztailaren 13an, larunbatez, manifestazio bat izango da, Ibaitik itsasora, Palestina askatu! lelopean. San Frantzisko Plazatik abiatuko da, 18:30ean.

Aurreko hilabeteetan ere egin ditu Palestinaren askatasunaren aldeko mobilizazio gehiago aipatutako plataformak: ekainaren 15erako Beasainen (Gipuzkoa) antolatu zuen protesta bat, CAFeko akziodunen urteroko batzarra baliatuta; 13an Tuteran (Nafarroa) elkarretaratu ziren hainbat lagun, CAF seinalatzeagatik pertsona bati egindako epaiketaren kontra; maiatzaren 31n Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean bertan izan ziren kontzentrazioak, eta abar.