Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin dira. CAF enpresa euskaldunari Jerusalemgo trena eraikitzeko erabakian atzera egin dezala exijitu diote.
Palestinaren aldeko eta sionismoaren aurkako mezuak entzun dira mobilizazioetan. Israelen aurkako boikot, desinbertsio eta zigor kanpainari eustearen garrantzia azpimarratu dute deitzaileek, eta CAF enpresa kritikatu dute, proiektu sionistarekin jarrera “konplizea” izatea leporatuta. CAFek lur okupatuetatik igaroko den trena eraikitzeko kontratua egin du Israelekin. Enpresako langileen batzordeak berak eskatu zion enpresari ez leihatzeko proiektu horretan, eta Euskal Herriko eragile internazionalistek eta beste hainbat mugimenduk eta pertsonek salatu dute enpresaren jarrera.
Hala Bedi-k bideo batean laburbildu du Gasteizko mobilizazioa: