Donostia Palestina Elkartasun Taldeak antolatuta, Palestinaren aldeko ekintza bat egin dute hainbat herritarrek igandea goizean Donostian. Hain zuzen ere, Alderdi Ederreko noriara igo dira, eta Palestinako banderak zintzilikatu dituzte kabinetatik, behean SOS Gaza leloa erakutsiz.
Ondoren, hondartzara jaitsi dira, Pablo Picassoren Gernika artelanaren irudia zuen bandera erraldoi bat eta Palestinako beste bandera erraldoi bat zabalduz. Horrela, Israel Palestinako herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioa salatu dute.