Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.
"Herri zapalduetako askapen borroketako kideak burkide ditugu, denok mundu berri bat daramagulako baitan”, azaldu dute Aitzinako kideek. Izan ere, ostegunean burututako ekintza batean Israelek Palestinan egindako azken sarraskiak salatu nahi izan dituzte, Itsasuko Intermarché supermerkatutik Israeleko jatorria duten produktuak ateraz.
Lobby sionistak multinazional indartsuenetan adar luzeak dituela adierazi dute gazteek; eta beraz, “gurean ohikoak diren hainbat produktu erosiz, palestinarren aurkako genozidioa babesten dugu”. Hori dela eta, BDZ (Boikota. Desinbertsioa. Zigorra) kanpainarekin bat egin dute, Israelek daraman “apartheid politika” salatzeko.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.