Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek

  • Erandioko Carrefour katearen merkatalgunean protesta egin zuen barikuan Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeak, "Gazako sarraskian duen konplizitatea salatzeko". Ekintza horren bitartez, bezeroak informatu, kontzientziatu eta "Israelen kolaboratzailea" den enpresari boikota egiteko deia egin zuten.


2024ko maiatzaren 06an - 11:09

Aurpegia maskara zuriez estalita eta lurrean etzanda, iazko urritik Israelek Gazako Zerrendan abiatutako sarraskian hildako palestinarrak (35.000 inguru daborduko) gogoratu zituzten barikuan Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeko kideek. Ekintza Carrefour merkatalgunean egin zuten, arrastian, "Israelen kolaboratzailea" dela seinalatzeko eta enpresari boikota egiteko deia zabaltzeko. "Gure asmoa hauxe da: genozidioa eta kolonizazioa salatzea, bezeroak informatzea eta kontzientziatzea, boikotera deitzea eta bertan mantentzea Carrefourek genozidioarekiko konplizitatea eta Israelekiko kolaborazioa eten arte. Bitartean ez gara bertatik aterako", adierazi zuten.

Ekintza egiten ari ziren bitartean, taldeko hainbat kidek bezeroak eta langileak informatzen aritu ziren, "Enpresako jabeak genozidioa laguntzen ari dira, hiltzaileei janaria dohainik ematen ari direnean, Gazako herritarrak gosez hiltzera behartzen ari diren hiltzaile berberei". Gainera, nabarmendu zutenez, korporazio frantziar horrek "Zisjordaniako kolonizazioa laguntzen ari da, palestinarren lurrak okupatu ondoren eraikitako herri berrietan Carrefour dendak ezartzen ari baitira".

 

Protesta egiten ari ziren bitartean, Ertzaintza hurbildu zen, eta ekintzaileetako bi identifikatu zituen, "merkatalgunearen barruan protesta egiteko eskubidea ez dagoela" adierazita. Hala ere, bertan jarraitu dute, arrastiko 20:00ak aldera arte; "ekintza amaitutzat eman dugu, baina genozidioa amaitu arte lanean jarraituko dugu", ohartarazi zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Netanyahu eta Hamasen buruzagitza atxilotzeko eskatu du Hagako Auzitegiak

Nazioarteko Zigor Auzitegiak eskatu du astelehen eguerdian Israelgo Lehen Ministro Benjamin Netanyahu eta bere Defentsa Ministro Yoav Gallant atxilotzeko, guda krimenak egotzita. Ondoko hiru palestinar hauen aurka ere gauza bera eskatu du: Hamaseko buruzagi Yahya Sinwar eta... [+]


Zisjordaniaren okupazioa azkartu du Israelek, Gazako genozidioa baliatuta

Azken egunetan Zisjordania okupatuko hiri guztietan indarrez sartu da armada israeldarra. Kolono sionistek lurren okupazioak eta erasoak biderkatu dituzte urriaren 7az geroztik. 500 palestinar baino gehiago hil dituzte soldadu eta kolonoek Zisjordanian ordutik.


Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


Urriaren 7az geroztik, 142 kazetari hil ditu Israelek Gazan: bi egunero kazetari bat

Gerra garaian zentsurak eta propagandak berebiziko lekua hartzen dutela jakina da, eta horren froga bat gehiago dugu Israelek Gazan bideraturikoa. Hala ere, prentsa askatasunaren alde dabiltzan egiturak izugarri kezkaturik dira: ez da munduan eta historian zehar beste gatazkarik... [+]


Eguneraketa berriak daude