argia.eus
INPRIMATU
Mayumanaren Donostiako kontzertuari boikota egiteko deia zabaldu dute, Palestinarekin elkartasunez
  • Larunbatean kontzertua ematekoa da Mayumana talde israeldarra Donostiako Kursaalean. Beste leku askotan gertatu bezala, boikot deia egin dute Palestinarekin elkartasun taldeek, eta 18:30ean elkarretaratzera deitu dute Kursaalean.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 27a

Israelek palestinarren oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu, beste eragile askoren artean Nazio Batuen Erakundeak dioenez. Ehunka kilometroko murrua eraikitzen jarraitzen du, asentamendu ilegalak, baliabide naturalen lapurreta, etxeen eraisketa eta eraso militar neurrigabeak.

Palestinarrek 50 urtez era guztietako erresistentzia praktikatu arren, Israelgo Gobernua ez da mugitzen. Hori aldatzeko aukera indartsutzat, nazioarteari begira, boikot eta desinbertsio kanpaina abiatu zuten ekintzaile palestinarrek, BDS izenpean. Hamar urteren buruan, herritar, agintari eta gobernuak boikotarekin bat egiten ari dira.

Netanyahuk berak adierazi izan du boikota “esponentzialki hazten ari dela” eta “Israelgo estatuarentzat arrisku nagusietakoa” bilakatu dela. Palestinarren itxaropen iturri nagusi bilakatu da kanpaina.