argia.eus
INPRIMATU
Palestinako herrixka beduinoa bat suntsitu nahi du Israelek
  • Jerusalem ekialdeko Khan al Ahmar herrixka suntsitu nahi du Israelek, herritarrek “beharrezko baimenak” ez dituztelako.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 06a
Herrixkaren argazkia (Argazkia: Patricia Martinez Sastre)

1950ean Palestinako errefuxiatu beduinoek sortu zuten herrixka hau. 180 biztanle ditu, horien artean 90 ume eta etengabeko arriskuan dago maiatzaren 24tik, Israelgo epaitegi batek eraikuntza ilegalak direla esan zuenetik.

Tunel bat basamortuzko paisai batean Khan al Ahmar herrixkako sarrera bezala erabiltzen da. (Argazkia: Patricia Martinez Sastre)

Herrixka honetako azpiegiturak oso eskasak dira eta batez ere nazioarteko lankidetzatik jasotakoak dira. Abeltzaintzatik eta artzaintzatik bizi dira herritar gehienak.

Bi ume ardi eta ahuntz artaldearen atzetik (Argazkia: Patricia Martinez Sastre)

1967tik israeldarrek 27.00 etxebizitza baino gehiago suntsitu dituzte lurralde okupatuetan, etxebizitza suntsitzearen aurkako Israelgo Batzordearen arabera. Gaur egun, Zisjordanian bakarrik 26.000 beduino nahitaezko lekualdatze arriskuan daude eta Negueveko basamortuan 80.000 dira egoera horretan daudenak, Diplomazia Publikoko Palestinako Institutuaren arabera.

Ume bat herixkan jolasten (Argazkia: Patricia Martinez Sastre)