argia.eus
INPRIMATU
Palestina onartu du NBEk, estatu begirale gisa
  • Palestina estatu begirale gisa onartu du Nazio Batuen Erakundeak (NBE), gehiengo zabalarekin. 138 estatuk bozkatu dute alde, 9k kontra eta 41 abstenitu egin dira. Onarpenak ez du esan nahi NBEk Palestina eskubide osoko estatu gisa onartu duenik, urrats hori Segurtasun Kontseiluak eman behar baitu. Baina palestinarrentzat erabaki garrantzitsua da, 1967tik israeldarrek okupatu dituzten lurraldeak Palestinakotzat jotzen dituelako.

2012ko azaroaren 30
Abbas buruzagi palestinarra NBEren egoitzan.

Muga horiek berak onartuak zituen NBEk 1967ko 242 erresoluzioan, baina Israelek ez zuen bete eta hainbat hamarkada dirauen okupazioari ekin zion.

Bart gaueko bozketaren ondoren Israelen posizioa zailagoa da orain, nahiz eta AEBek baldintzarik gabeko sostengua eskaintzen dioten. Palestinarrek bart gauean lortu duten estatusari esker, Hagako Justizia Auzitegira jotzeko aukera izango dute. Hori saihesten saiatuko da AEBetako gobernua, "bake negoziazioak" oztopa ditzakeela argudiatuta.

Informazio gehiago:

NBEren erabakiaren esanahiari buruzko galdera-erantzunak paratu ditu BBCk bere webgunean.