argia.eus
INPRIMATU
Palacio Aroztegiak Baztango Udalari salaketa jarri dio protestak baimentzeagatik
  • EH Bilduk eta Ezkerrak prentsaurrekoa eman dute Aroztegiako proiektua aurrera eramaten ari den enpresak salaketa jarri dielako bost hautetsiri. Elizondoko herriko plazan protesta egiten ari direnei argindar publikoa erabiltzeko baimena emateagatik jarri diete salaketa, prebarikazioa delakoan.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 01a

Zinegotziek adierazi dute edozein herritarri ematen diotela baimena, arauak betetzen badira eta kasu hau ez dela salbuespena izango.

Enpresak botere ekonomikoaren aurrean makurtuko diren herritar eta instituzioak nahi dituztela salatu dute. Presioak presio, baztandarrek erakunde publikoen autonomia mantenduko dutela adierazi dute.