argia.eus
INPRIMATU
PAItik ateratzeko baimena du Castejongo Dos de Mayo ikastetxeak
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak azkenean onartu egin du ikastetxea PAI Ingelesez Ikasteko Programatik atera ahal izatea. Iaz ere eskaera egin zuen ikastetxeko zuzendaritzak baina, formazko akatsak argudiatuz, hezkuntza sailak ukatu egin zion.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 12a

Iazko ustezko akatsak zuzenduta, aurten ikastetxeko zuzendaritzak berriz eskatu du PAItik ateratzea eta azkenean Carlos Gimenok zuzentzen duen sailak baimena eman dio. Datorren ikasturtean, beraz, ez da PAIrik izango ikastetxe honetan, baina orain arte PAIn eskolaratu diren haurrek hizkuntza eredu honetan jarraituko dute lehen hezkuntza amaitu arte. Beraz, Steilas sindikatuak adierazi duen gisan, "albiste gazi-gozoa da", gozoa eskatutakoa lortu delako, gazia oraindik hainbat urtez eredu honekin jarraitu beharko duelako ikastetxeak. Nafarroan eskola hau da programa honetatik ateratzen den lehena.

Arrazoi pedagogikoak argudiatu ditu batez ere zuzendaritzak eredu hau alboratzeko eta ikastetxeko eskola komunitateak gehiegno handiz eman dio babesa erabakiari. Erreportaje honetan sakon aztertu genuen PAI programarekin ikastetxean gertatutakoa.