argia.eus
INPRIMATU
Pablo Torquemada

Xabier Rodríguez Nikolas Xamardo 2021eko azaroaren 19a

Beste behin konprobatzen dugu nola, momentu berezietan inkontzientea mintzo den, pertsonaren sakoneko egia errebelatuz, eta erakutsiz, iruditeria inkisitoriala inoiz baino biziago dagoela eskuin espainiarrean.

Horixe gertatu zaio Pablo Casado PPko militanteari eszena publikoan bost emakume horiek ikustean. Haien izaera femeninoak sorrarazten dio bere inkontzientearen sakon-sakonetik barruan daraman Espainia beltza, Espainia inkisitoriala, zeinaren ordezkari kualifikatua den.

"Harrigarria da Torquemada berri hori inork bere tokian jarri ez izana, bere deklarazioen larritasuna kontuan hartuz"

Halakoa da irudi horrek sorrarazten dion interpelazioa, ez du zalantzarik aurkezpena “akelarretzat “ jotzeko eta, ondorioz, haien partaideak sorgintzat –“sorginak” euskaraz–. Esan ez zuena, baina haren nominazio erruztagarrian inplizitu doana, da, sorginak, Espainiako Inkisizioak jazarri eta erreak, beren

batzarrak akerraren larrean –“akelarrean”, euskaraz– ospatzen zutenak zirela.

Bere izaera inkistorialean, ematen du ez dela kontziente balorazio horrek bere buruaz eta bere partiduaz adierazten duena.

Harrigarria da Torquemada berri hori inork bere tokian jarri ez izana, bere deklarazioen larritasuna kontuan hartuz, zeinak, une honetan esan nahi duen emakume horiek Espainia beltzean ugaritzen ari diren inkisidoreen eskuetan uztea.

Euskal Herrian, ondo ezagutzen dugu mentalitate inkisitorial espainiar hori, garai batean sufritu eta une honetan ere sufritzen duguna.