GALek 1983an bahitu, torturatu eta hil zituen Joxean Lasa eta Joxi Zabalari buruzko filma grabatzen hasiko da Pablo Malo zuzendari donostiarra datorren urtean. Alberto Moyano kazetariak elkarrizketa egin dio Diario Vasco egunkarian, eta galdera-erantzun batzuk euskaraturik jaso ditugu hemen.
Gidoiko elkarrizketak diskurtsoan erortzeko beldur al zara?
Bai. Lasa eta Zabalaren senideekin elkartu ginenean, semeak edo anaiak ez dituztela ezagutuko esan nien, ezinezkoa delako. Ez aktoreen itxura fisikoagatik, ezta haien hitz egiteko moduagatik eta keinuengatik ere. (…) Joanes Urkixo gidoilariari eta niri gustatuko litzaiguke bi familiek euren ekarpenak egitea, jakinik hau fikzioa dela eta sekula ezin izango zarela errealitatera hurbildu, ezta nahi ere, kontatzera zoazena 1983an gertatutako historia oso basatia delako. Ahalik eta gehien hurbiltzen saiatuko gara.
Familiek nola erreakzionatu zuten filma egingo zela jakin zutenean?
Sentipen nahasiekin, nire ustez. Batetik, gauza hain mingarria gogora ekartzeak dakarren ezinegonarekin. Eta bestetik, jendearen memoriatik urruntzen doazen baina haiek betiko biziko dituzten gertaerak oroitu ahal izango direlako esker onez. (…) Senideetako batek esan zigun ongi iruditzen zitzaiola filma egitea, baina ez duela ikusteko asmorik. Kezkatu egiten nau benetan gertatutako historia kontatu beharrak eta protagonistek senideak dituztela jakiteak. Hau ez da The Sopranos-en atal bat, benetako zerbait baizik. Senideei esan nien ez nituela torturak saihestuko, kontatu beharreko zerbait direlako. Ekarpenik egiten ez duen indarkeriaren pornografia ez dut gustuko, baina kasu honetan historiaren parte da eta kontatu egin behar da. (…) Historia errealista egin nahi dut. Badakit geroz eta sinesgarriagoa izan, are mingarriagoa izango dela.
Panfletoan erortzeko arriskua egon liteke…
Ihes egin nahi dut ihes horretatik. Ez dut zintzoen eta gaiztoen filma egin nahi. Karikaturan erortzea litzateke, eta ez da justua. Oso argi daukat kasu honetan noren alde nagoen.
(…)
ETAko kide izateagatik Lasak eta Zabalak jasandakoa merezia zutela diotenengandik oso urrun sentitzen naiz. Aberrantea iruditzen zait. Era berean, basakeria iruditzen zait PPko kide zein polizia izateagatik edo udaletxean lan egiteagatik inork tiroa merezi duela pentsatzea. Muturrera joateak ez dio inori mesede egiten, baina kasu honetan oso argi dut basakeria izan zela, eta halaxe kontatuko dugu.
Krimenak egin zituzten pertsonen bertsioa jasotzea gustatuko al litzaizuke?
Asko. Baina oraindik ez gara horretan jarri. Gustatuko litzaidake jakitea nola hel daitekeen horretako zerbait antolatzera, eta nola prestatzen zaren gauza hain izugarria egiteko.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]