argia.eus
INPRIMATU
Pablo Iglesias (Unidas Podemos)
“Hauteskunde hauek eskuin muturra indartzeko baino ez dute balio izan”
  • Pablo Iglesias Unidas Podemoseko zerrenda-buruak eskuin muturraren gorakadaren arriskuaz ohartarazi du eta "berriz" luzatu dio eskua Pedro Sanchezi, faxismoari balazta jarri eta egonkortasun parlamentario bat lortzeko negoziazioak hasteko.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 10

"Esan daiteke, emaitzak eskuan, hauteskunde hauek balio izan dutela eskuin muturra indartzeko", halaxe hasi du Pablo Iglesiasek bere prentsaurrekoa hauteskunde gauean.

Vox alderdiaren eta PPren gorakadarekin kezkatuta agertu da Iglesias eta gogorarazi du eragotzi zitekeen egoera batean gaudela: "Hauteskunde hauek balio izan dute oraintxe bertan izan dezagun Europako eskuin mutur boteretsuenetako bat. Hori eragotzi ahal zitekeen, hobeto egiten baita lo Unidas Podemosen ministroak izanda gobernuan", azaldu du.

Zentzu horretan eskuin muturrari "balazta" jartzeko modu bakarra egonkortasun parlamentarioa dela adierazi du Iglesiasek, horren bidez "politika sozialak" bermatzeko. Hala, "berriz ere eskua luzatzen diogu alderdi sozialistari eta Pedro Sanchezi".