Fermin Muguruzak gonbidapen publikoa egin dio Pablo Iglesias Podemos alderdiko idazkari nagusiari larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko.
Twitter bidez igorritako mezuan, Muguruzak Iglesiasi azaldu dio bera eta David Fernandez CUPeko parlamentari kataluniarra bertan izango direla.
Aupa @Pablo_Iglesias_ He quedado mañana con @HiginiaRoig en Bilbao. Te animas? Besarkada bat. #NowEuskalHerrira
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) January 9, 2015
Hain zuzen Muguruza izango da, Saroi Jauregirekin batera, manifestazioaren amaieran Zabalburu plazan egingo den ekitaldia gidatzeaz arduratuko dena.
Iglesiasek ez dio gonbidapenari zuzenean erantzun, baina jaso duela jakinarazi du.
@chikosdelmaiz @Daniellvarez @muguruzafm @HiginiaRoig Queda hecha la invitación ;)
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) January 9, 2015