Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar eguneko epea eman dio Pablo Hasel rap abeslariari bere borondatez espetxe batean aurkezteko. Monarkiaren aurkako irainak zabaltzea eta terrorismoa goratzea egotzita.
Hamar eguneko epea eman diote Pablo Hasel rap abeslariari bere bororndatez preso egongo den espetxe bat aurkeratzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalak abeslaria espetxeratzea erabaki du, terrorismoa goratzea eta Espaniako erregea iraintzea egotzita.
2018ko martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri zion Haseli, baita, 24.200 euroko isuna terrorismoa goratzea eta monarkiaren eta estatuko erakundeen aurkako irainengatik. Horretarako, sare sozialetan argitaratutako 64 mezu eta urtarrilaren 28an YouTube bidez zabaldutako abesti bat froga gisa hartu ditu salbuespen auzitegiak.
Me han dado 10 días para ingresar en prisión. Al final no ha habido la suficiente solidaridad para parar esto que nos afecta a la mayoría que no tenemos garantizada la libertad de expresión. Van a encarcelarme por contar hechos objetivos, pero jamás van a doblegarme. pic.twitter.com/xeJzdM71wi
— Pablo Hasel (@PabloHasel) January 28, 2021
Twitterren argitaratutako ohar baten ondorengoa adierazi du Haselek: "Ez dakit zere espetxetara eramango nauten, ezta zenbat denborarako ere. Egotzi didaten delituen arabera hogei urtetik gora igaro ditzaket kartzelan. Azkenean ez da elkartasun nahikoa izan adierazpen askatasunaren aurkako auzi hau gelditzeko. Gertaera objektiboak kontatzeagatik kartzelatuko naute, baina ez naute inoiz menderatuko".
Abenduan, bost urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuten abeslari katalanarentzat eta beste hamaika manifestarirentzat, Espainiako Gobernuak Lleidan duen ordezkaritzaren egoitzari "eraso egiteagatik", Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren atxiloketaren aurkako protesta batean.
Auzitegi Nazionalean epaitutako artistekin elkatasunez, hainbat rap abeslariren abesti eta biodeklipa.
Adierazpen askatasunik gabe
Auzitegi Gorenaren arabera, abeslariak urte hauetan argitaratu dituen txio eta mezuak ezin dira adierazpen eta iritzi askatasunaren barruan ulertu. Zentzu horretan, eskubide horiek "beste eskubide eta eskakizun konstituzional batzuek" baldintzatzen dituzte, besteak beste, besteekiko errespetua. Nolanahi ere, Haselek adierazi du ez dela erbesteratuko, ezta indultua eskatuko ere, idatzi eta esan duen guztiaz damu ez delako.