argia.eus
INPRIMATU
Pablo Hasél atxilotu du Poliziak Lleidako unibertsitatean
  • Otsailaren 16an, goizeko 6:30ean sartu dira poliziak Lleidako unibertsitatera rap abeslaria atxilotzera. 50 herritar inguruk harresia osatu dute Hasélen inguruan eta polizien lana zailtzeko su-itzaltzekoen kea erabili dute. 8:30ean atxilotu dute poliziek rap abeslaria. Azken minutuetan, Hasélek hainbat mezu ohiukatu ditu, "amnistia erabatekoa", besteak beste. Kataluniako hainbat herritan elkarretaratzeak deitzen ari dira egun honetan zehar egiteko. Bezperatik zegoen unibertsitatean itxialdian Hasél, ostiralean amaitu baitzitzaion bere burua komisarian aurkezteko epea. Espainiako erregeaz kantatzeagatik kartzelaratuko dute.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2021eko otsailaren 16a

David Torrentsen txioak erakusten du Pablo Hasélek zein mezu igorri dituen bera atxilotu aurreko azken minutuetan: "Amnistia erabatekoa", besteak beste:

Jordi Costa kameralariaren irudietan, rap abeslaria atxilotu dutenekoa, 8:30ean. Bi ordu iraun du polizia operazioak:

TV3 telebistak jaso du atxilotuta eraman duteneko irudia:

Costa kameralariak jaso du, Hasélengana iritsi aurretik nola atera dituzten poliziek bere inguruan harresia osatu duten 50 inguru herritarrak, banana bana. Identifikatu egin dituzte.

Catalunia Radiok zabaldu dituen argazkietan, Hasél herritarrez inguratuta, poliziak Lleidako unibertsitatera sartu direnean. Diego Herchhoren, Hasélen abokatuan adierazpen hauek egin ditu Kataluniako irrati publikoan: "Hasél desobedientzia ekintza bat egiten ari da. Bere kasuak agerrarazten ditu estatuaren hutsune demokratikoak":

David Melero kameralariak erakutsi ditu nola zeuden herritarrak Hasén inguruan haserria osatzen, bere atxiloketa zailtzeko:

Laia Patau kazetariaren argazkian, Hasél herritarrek inguratuta:

Argazkia: @laiapaf

Jordi Costa kameralariak jaso du poliziak Hasél defendatzen ari diren herritarrekin topo egin dutenekoa:

David Melero kameralariak jaso du herritarrek poliziaren lana zailtzeko erabili duten modua. @CDRsLleida-k txiokatu du: "Bahiketa bat da, Hasél ez da entregatzen":

Errektoretzan biltzeko deia egin dute:

Unibertsitate kanpotik honela entzuten da barrualdean itxialdian zeuden herritarrak abesten:

Polizia unibertsitatean sartu denekoa:

Unibertsitate kanpoan polizien furgoneta mordoa: