Pablo Gonzalez kazetaria otsailaren 28tik dute preso Polonian, eta abuztuaren 23 goizean Przemysl eskualdeko auzitegiak jakinarazi duenez, preso izango dute gutxienez beste hiru hilabetez. Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek adierazi du ez dagoela haren aurkako frogarik.
Errusiako zerbitzu sekretuen alde lan egitea egozten dio Poloniako fiskaltzak, baina Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek adierazi du haren aurkako frogarik ez duelako luzatu diotela espetxealdia. Radio Euskadin egindako adierazpenetan salatu du oraindik ezin izan duela bere bezeroarekin hitz egin.
Poloniako fiskaltzak abuztuaren 19an eskatu zuen Gonzalezen espetxealdia luzatzea, argudiatuz ezkutatu edo ihes egin zezakeela bestela. Bigarren aldia da auzitegiak bere espetxealdia luzatzen duena, izan ere, kazetaria Ukrainako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zela atxilotu zuten eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, maiatza amaieran beste hiru hilabetez luzatu ziotena. Leporatzen dioten delituagatik hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete.
Gaiaz gehiago jakiteko: Ekaitz perfektua, Lander Arbelaitzek landutako erreportajea.