argia.eus
INPRIMATU
Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko eskatu dute 26 sindikatuk
  • Pablo Gonzalezen egoerarekiko kezka adierazi du Euskal Herriko sindikatuek. Polonian atxilotuta daukaten kazetaria lehenbailehen eta kargurik gabe aska dezatela eskatu dute.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 07a

Pablo Gonzalezen egoera "guztiz antidemokratikoa eta bidegabea" dela salatu dute sindikatu ugarik. ELA, LAB,  STEILAS eta Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta Espainiako Estatuko beste hainbat sindikatuk oharra kaleratu dute, Poloniako agintariei kazetaria lehenbailehen eta kargurik gabe aska dezatela eskatuz.

Sindikatuen aburuz "onartezina" da "estatu batek hain modu arbitrarioan eta inolako frogarik gabe" kazetari bat atxilotzea. Prentsa askatasunaren eta demokraziaren aurkako erasotzat jo dute, eta Espainiako Estatuari eta Europar Batasunari eskatu diote beren esku dagoen guztia egin dezatela "bidegabekeria" amaitzeko.

Sinatzaileek gogorarazi dutenez, Gonzalez praktikan inkomunikaturik dago, duela sei hilabete atxilotu zutenetik familiaren bost gutun baino ez ditu jaso, guztiak atzerapen handiarekin, eta abokatuarekin eta Espainiako Estatuko Kontsularekin baino ezin izan da harremanetan jarri.

Sinatzaileak:

lternativa Sindical de Clase, ASC

Central Unitaria de Trabajadoras CUT Galiza

Colectivo Unitario de Trabajadores CUT Aragón

Comisiones Obreras, CCOO

Confederación Intersindical

Confederación Intersindical Galega, CIG

Confederación Nacional del Trabajo CNT

Confederación Sindical Solidaridad Obrera

Coordinadora Obrera Sindical COS Països Catalans

Corrientes Sindical de Izquierda, CSI Asturies

ELA Sindikatua Euskal Herria

ESK Sindikatua Euskal Herria

Intersindical Alternativa de Catalunya, IAC

Intersindical Canaria

Intersindical Catalana

Intersindical Valenciana

LAB Sindikatua Euskal Herria

Organización Sindical de Trabajadores de Aragón OSTA

Plataforma Sindicat EMT

Unión General de Trabajadores UGT

Sindicato 25 De Marzo de Extremadura

Sindicato Andaluz de Trabajadores SAT Andalucia

Sindicato Asambleario de la Sanidad SAS

Sindicato CO.BAS

STEI Balears

STEILAS Euskal Herria