argia.eus
INPRIMATU
Oztopoak oztopo, Iruñeko Anaitasunan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 22an
  • Enrique Maya Iruñeko alkateak pailazoak zentsuratu ostean, ostiralean Baluarten ematekoak ziren “Bizi dantza” ikuskizuna Anaitasuna kiroldegian emango dute.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 29a
"Bizi dantza" ikuskizuna, Hernanin irailean eskaini zuten saioan

Iruñeko alkate Enrique Mayak Pirritx, Porrotx eta Marimotots Iruñean saiorik gabe uzteko asmoa alperrikakoa izan da. Anaitasuna kiroldegiarekin adostasuna lortu dute pailazoek. Iñigo Santxo abokatuarekin batera, azken egunera arte Iruñeko Udalak jarrera aldatzeko zain egon ostean, eta Iruñeko beste leku batean egitea erabaki dute.

“Bizi dantza” ikuskizuna abenduaren 22an emango dute. Nafarroako Kontseiluak Katxiporreta konpainiako kideei arrazoia emanda ere, udalak ez du aldatu erabakia, eta horrek izan ditzakeen ondorioen harira, “hurrengo pausuak patxadaz” emango dituztela adierazi du Santxok.

Pailazoek esan dute udalarekin duten auziak “nekea” eta “etsipena” eragin diela ostegunean Katakrak liburu dendan egin duten agerraldian. Hala ere, nabarmendu dute ez dutela inor beraiek “zapaltzen utziko”.