Juka landarearen zuntzekin egindako poltsa asmatu dute, uretan sartzean disolbatzen dena. Ez da toxikoa eta ongarri bezala ere balio dezake.
Behin eta berriz iristen ari zaizkigu ozeanoetan dauden plastiko kopuruen inguruko albisteak: datuak, argazkiak... Ingurumenari eta animaliei ez ezik gizakioi ere kaltea eragiten digu material honek, baina era berean geroz eta ekoizpen handiagoa du. Urtean 380 milioi tona plastiko sortzen da munduan, eta horietatik gehiena doa zabortegietara eta ingurumenera.
I am not plastic poltsa sortu du arazo honi aurre egiteko Kevin Kumala indonesiarrak. Jukaren zuntzak baliatuta petrolioarekin ekoizten den plastikoaren prozesu berdina egitea lortu du. Itxura aldetik eta ukituz gero gaur egun erabiltzen ditugun poltsen berdina dela dio egileak, baina desberdintasun handi bat dute: bata biodegradagarria da eta bestea ez. Ez da toxikoa bzidunentzat, eta frogatzeko, Kumalak bideo bat zabaldu du I am not plastic poltsa bat uretan disolbatu eta ur hori edanez.
Poltsa berri hauek ehun egunen buruan konpost bilakatzen dira, besteak ehunka edo milaka urte behar dituenean.