argia.eus
INPRIMATU
Ozeanoei “denbora amaitzen” ari zaie, NBEk ohartarazi duenez
  • Ozeanoen egoeraren ebaluazio sakona egin du NBEk lehen aldiz, eta egoera larria dela azpimarratu dute: “Ozeanoen eta itsasoko biziaren suntsiketarekin amaitzeko denbora amaitzen ari zaio munduari”.

Garazi Zabaleta 2015eko irailaren 15
"Ozeanoen eta itsasoko biziaren suntsiketarekin amaitzeko denbora amaitzen ari zaio munduari", NBEren arabera

Ikerketaren arabera, ozeanoen erabilpen jasangarria ez da gizakiaren jarduerak koherenteki egin arte. Gizakiak itsasoan duen eragina jada ez da “garrantzi txikikoa” ozeanoen eskala globalean, NBEk ateratako datuen arabera.

Txostenak lehen aldiz kimikaren, biologiaren, ekonomiaren, fisikaren eta soziologiaren esparruko adituen ezagutzak bildu ditu, perspektiba global eta integratu bat emanez ikerketari. Mundu osoko 600 zientzialari baino gehiago aritu dira ozeanoak, bere fauna eta flora eta gizakiak berarengan duen eragina aztertzen.

NBEren arabera, lurreko eremuaren %70 hartzen dute ozeanoek, eta 3.500 milioi pertsona baino gehiagok jasotzen dute beharrezko elikadura, energia eta diru-sarrera bertatik. Klima aldaketan, pobrezian eta elikagai eta energia segurtasunean berebiziko garrantzia dute itsas-eremu babestuek, erakundeak adierazi duenez.

Egoerari aurre egiteko, ekainean onartu zuen NBEren Asanblada Orokorrak itsasoko biodibertsitatea babesteko nazioarteko ituna osatzea. Ituna onartuko balitz, mundu mailan ozeanoen kontserbaziorako egin den modu honetako lehena litzateke.