Felipe Uriarte mendigoizalea eta 'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere' ekimenean parte hartuko duten gazteak urriaren 13an iritsi ziren Nepaleko Katmandu herrira, Goienak zabaldu duenez.
Egitasmoaren helburu nagusia euskara eta mendizaletasuna uztartzea izanik, Everest inguruko lau bailaretan zehar arituko dira 5.000 eta 6.000 metroko laupabost mendi igotzeko asmoz. Horretarako bertako xerpen laguntza izango dute eta bi herrialdeetako gazteek bat egingo dute euskararen eta bertako hizkuntza gutxituaren alde ekiteko.
24 egun iraungo ditu egitasmoak eta euskal gazteak azaroaren 8an itzuliko dira Euskal Herrira.