Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero Erreferendumean "OXI" (ezetz) esanez Troikaren errezetei alternatiba bilatu nahia berretsi zuten. Baina dena izan da alferrik. Greziako populua bera eta Europako beste asko oraindik hausnarrean ari dira porrot historikoa ez ulertu eta ez onartu ezinean.