argia.eus
INPRIMATU
Ovidio Ferreiraren hilketa gogoratzeko ekitaldian identifikazioak eta mehatxuak egin ditu Ertzaintzak
  • Ovidio Ferreira egunkari banatzailea poliziaren tiro batek hil zuen duela 39 urte. Bilboko alde zaharrean haren omenaldia egiten ari zirela, Ertzaintza agertu da dokumentazioa eskatzera eta irudiak hartzen ari zirenak mehatxatu ditu.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 14a
Argazkia: Etxebarrieta Memoria Elkartea

Legez kanpoko elkarretaratzea eta distantzia fisikoa ez mantentzea egotzi die Ertzaintzak omenaldian parte hartzen ari zirenei. Gainera, ertzainetako batek kargu hartu dio gazte bati, euskaraz aritzeagatik, Berrian kontatu dutenez: “Hau Espainia da, eta hemen gazteleraz hitz egiten da”, esan dio.

Bertsio ofiziala desmuntatzen

1981eko uztailaren 10ean, Joaquin Gorjon guardia zibila hil zuten etakideen atzetik tiroka ari zen Espainiako Polizia. Tiro horietako bi jaso zituen Ferreirak, egunkariak banatzen ari zenean. Handik lau egunera hil zen ospitalean. Bertsio ofizialak dio ETAk hil zuela, eta Etxebarrieta Memoria Elkarteak eta hildakoaren senideek urteak daramatzate egia eta justizia eskatzen.